Ikusi ezazue nola aldatu den iberiar penintsulako maparen banaketa K.a. 3000 urtetik gaur egungo urteetara arte. Arin batean pasatzen da, beraz ez galdu segundu bat ere ez!
DEUSTO LHI - 5. MAILA
miércoles, 10 de junio de 2015
miércoles, 3 de junio de 2015
INGURU: Antzinaroa
Hona hemen 14. gaiko laburpen orriak. Gelan erabilitako fotokopiak dira, baina kolorez ikusi ahal izango dituzue orain. Pasa orrialdeak liburu bat bailitzan...
jueves, 21 de mayo de 2015
Maider Unda eta Koikili Lertxundiren bisita
Gaur goizean Maider Unda eta Koikili Lertxundi etorri dira eskolara gurekin lan egitera. Deskribapen bat modu egokian egin ahal izateko hiru jarraibide eta ordu betez egindako hamaikatxo galderari erantzuna eman ondoren, geure kabuz Maiderreri egindako deskribapenak burutu genituen.
Lan egin ondoren, disfruterako momenturik ere izan genuen. Maiderrek dedikaturiko argazki bana eman zigun eta biek ere gelarako sinadurak eman zizkiguten. Egun oso polita izan zen!
ESKERRIK ASKO BIOI!!
Hona hemen deskribapen guztien artean osatutakoa:
"1977.
urteko uztailaren 2an jaio zen Maider Unda. 37 urte ditu, beraz. Olaeta herrian bizi da eta
bertan duen baserriko lanak eta borroka konpartitzen ditu.
1 m. eta 75 zm.ko altuera du eta 75 kg.ko kategorian
borroka egiten du. Gorputz indartsua du eta esku handi erta gogorrak. Ile
marroia eta begi txiki, marroi eta alaiak ditu.
2012ko olinpiar jokoetan irabazitako brontzezko domingatik
egin zen famatua, nahiz eta hori baino lehen txapelketa asko irabazi zituen,
eta beste horrenbeste galdu ere, jakina denez. Bere hitzetan “irabazten ikasi
baino lehen, galtzen ere ikasi behar da”.
Otxandion borroka egiten hasi zen, mutilentzako kirol
eskeintza egonik, nesken kasuan urriagoa baitzen. Hori del aeta 9 urterekin
lehen pausuak eman zituen borroka munduan, besteak beste Koikili Lertxundirekin
batera. Handik urte betera, 10 urterekin bere lehen diploma eskuratu zuen.
Espainiako lehen txapelketa irabazi zuen 1998. urtean 75 kg.ko kategorian eta hortik aurrera beste
hainbat alditan errepikatu du lehen postu hori, kategoria desberdinetan noski. Guztira
15 garaikur ditu Espainia mailan, guztietan gehien lortu duen emakumea izanik.
Txapelketa internazionaletan ere ibilbide bikaina izan du. Aurretiaz
aipatutako Londreseko brontzezko dominaz aparte, Europako zilar eta brontzezko
dominak eta Munduko brontzezko dominak irabazi ditu ere.
Arlo pertsonalean, 10 hilabeteko alaba txikia du, Iraide
izenekoa. Kirola egiteaz gain, Maider oso ezaguna da bere baserrian egiten dituzten
Idiazabalgo gazten kalitateagatik. Nahi izango zuena baino denbora gutxiago
eskeintzen dizkie bere gainerako gustoko jarduerei, mendian ibili eta
bizikletan aritzeari. Izan ere, 4-5 orduko entrenamenduak, baserriko zereginak
eta ama baten betebeharrek aisialdirako denbora gutxi uzten baitizkiote. Hala eta
guztiz ere “oso burugogorra da” eta beti lortzen du tartetxoren bat naturaz
inguratuta disfrutatzeko."
Eta norbaitek oraindik ikusi ez badu, hona HEMEN Londreseko brontzezko domina irabazi zueneko borroka. Egin KLIK hemen eta orrialde berri batean irekiko zaizu.
miércoles, 20 de mayo de 2015
Laburmetraia: "Bully dance"
Hona hemen Bullying-ari buruzko laburmetraia bat, "Bully dance" edo "La dance des brutes". Klasean landu eta hausnartutako materiala izan arren, eskura jartzen dugu guztion artean partekatu ahal izateko.
viernes, 15 de mayo de 2015
... eta zein milurtekori?
Zorionez, mendeak baino eskasagoak dira milurtekoak. Baina hala eta guztiz ere, kokatu beharreko urtea non doan jakitea ondo etorriko zaigu. Begiratu ondorengo irudiari eta modu honetan jokatu: kokatu behar duzun urtea zein tartean dagoen bilatu, eta ondoren zein milurtetan joango zen begiratu. Erreza, ezta? Ba anima zaitez beste urte batzuk kokatzen!
Zein mendeari dagoikio urte honek?
Hona hemen urte bakoitza zein mendetan kokatu lagunduko dizun taula bat. Bilatu kokatu nahi duzun urtea zein tartetan dagoen eta ikusi zein mendetan kokatzen den.
Adibidez, 1.234 urtea 1.201 urtetik 1.300 urtera doan tartean aurkitzen da eta, beraz, XIII. mendean kokatuko genuke. Konprobatu itzazu zuk beste urte batzuk orain!
Adibidez, 1.234 urtea 1.201 urtetik 1.300 urtera doan tartean aurkitzen da eta, beraz, XIII. mendean kokatuko genuke. Konprobatu itzazu zuk beste urte batzuk orain!
lunes, 11 de mayo de 2015
INGURU: Historiaurrea
Hona hemen 13. gaiko laburpen orriak. Gelan erabilitako fotokopiak dira, baina kolorez ikusi ahal izango dituzue orain. Pasa orrialdeak liburu bat bailitzan...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)