miércoles, 24 de septiembre de 2014

Hasi da ikasturtea!

Ongi etorri izan zaitezten danok ikasturte berri honetara. Inolako duda barik, ikasturte erabat berria izango da guztiontzako; lagun beriak, irakasle berriak, ikasle berriak... Eta bai! Blog berria ere bai! 

Zuen laguntzarekin eta gure lan egiteko gogoarekin, aurten jaiotzen den Blog berri honek gure ikasleen artean izan beharreko garrantzia eskuratuko duelakoan gaude. Bertan lotura interesgarriak, ikasgelan jorratzen ari garen gaien inguruko informazioa osatzen eta gehitzen duten dokumentu eta baliabideak, ekintzetako argazkiak, askotariko materialak... Egin itzazue zuen proposamenak beldur barik. Haien zai egongo gara, Blog honeri bultzada berezi bat emateko gogoz!


No hay comentarios: